Guk aukeratu dugun gaia Antzinako Grezia izan da. Gai hau, Gizarte zientzien barruan kokatzen da eta teknologia berrien bidez landuko dugu ( Geografia, kokapena, itsasoak, mitologia eta kondairak). Honen ondorioz, gaitasun eta helburuak apur bat desberdinak izango dira, alde batetik Gizarte zientzietakoak izango baitira, eta bestetik alde teknologikoari dagokionez ere, helburu batzuk finkatuko baitira.
Beraz, sekuentzia honetan jorratuko ditugun jarduerak, lehen hezkuntzako 3. ziklora zuzendutakoak izango dira, 6.mailako umeentzat hain zuzen ere. Honetarako erabiliko diren baliabide teknologikoak, alde batetik ordenagailuak izango dira, binaka edo banaka umeek duten ezagutza baloratzeko asmoz, eta bestetik, ordenagailua, proiektorea eta pantaila erraldoia bideo desberdinak ere proiektatuko baitira ikasgelan.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
Gaitasun orokorrak:
- Zentzumenak estimulatzea
- Irudimena eta sormena ahalbidetzea
- Parte hartze aktiboa sustatzea
- Kontzentrazioa sustatzea
- Erabakitzeko gaitasuna sustatzea
- Koordinazio dinamikoan trebatzea
- Koordinazio motriz ezberdinak sustatzea
Gaitasun espezifikoak
- Greziaren hiriburuak zeintzuk diren identifikatzea
- Grezia maparen jakitun izatea
- Greziari buruzko kultura ezagutzea
- Greziari buruzko hainbat informazioa eskuratzea
- Inguruneko objektuekiko interesa piztea
- Ondo pasatzea
Behar diren baliabideak
- Ordenagailuak (blogger, internet…)
- Irakaslearen azalpenak
Ikasleen partaidetza
Ikasleak dira sekuentzia didaktiko honen partaide nagusiak. Hauek jardueratan parte hartzea ezinbestekoa da, batez ere hausnarketetan eta aurreiritziak azaleratzeko orduan.
Irakaslearen papera
Irakasleak gehien bat klasea bideratuko du, eta ikasleen parte hartzea bultzatuko du galderen bitartez. Haien motibazioa piztea da bere helbururik nagusiena.
Bestalde, ikasleen edozein zalantza argitzeko irakaslea laguntzeko prest egongo da.
1.SAIOA:
1. Jarduera
Lehendabiziko saio honetan, gaiari hasiera emateko irakasleak azalpen txiki bat emango du eta emandako informazioa erabiliz jolas batekin hasiko gara.
Jolas honetan Greziatik bidaia bat egitea du helburu. Horretarako Ikasleek pantailan agertzen den hiriburua irudian dagokion tokian sakatu ezkero, irudia hurbildu egiten da eta beste izen bat agertzen da prozedura berdina errepikatzeko. Ez bada asmatzen, aukera gehiago emate ditu.
Jolas hau helbide honetan aurkitu daiteke:
2. Jarduera
Bigarren jarduera honetan, Greziaren mapa nolakoa den jakitea du helburu nagusiena. Horretarako ariketa bat egitea proposatuko diegu jolas moduan. Egin beharrekoa oso sinplea da. Puzzle bat egin behar da baina pantailan piezak desordenatuta daude.
Ariketa hau hemen aurkitu daiteke:
2. SAIOA
1. Jarduera
Hasteko, irakasleak Greziaren inguruko informazio berria azalduko du eta ordenagailuetan informazioa bilatzea aukera izango dute ikasleek. Ondoren, Ikasleek galdetegi bat bete beharko dute Greziaren inguruan. Erantzunak sarean topatu ahal izango dute.
Galdetegia bertan aurkitu daiteke:
http://recursos.cnice.mec.es/latingriego/Palladium/cclasica/esc321gf01.htm
3.SAIOA
1.jarduera
Azken saio hau bideo bat ikusteko erabiliko dugu. Horrela arreta mantentzea errazago izango da eta beste baliabide bat da kontzeptu teorikoak lantzeko. Bideoa ikusi ondoren elkarrizketa bat sortuko da guztiok parte hartu dadin eta gaiaren inguruan gogoeta bat egiteko. Bideo honetan greziar mitologiaren inguruan lantzeko oso baliogarria da.
Bideo hau Youtube-n aurki daiteke:
http://www.youtube.com/watch?v=VCBC2zQlFI0
EBALUAZIOA
1.saioa %40
1.jarduera: Hiriburuak ongi kokatzea %20
2.jarduera: Puzzlea ongi egitea%20
2.saioa %40
1.jarduera: Erantzunak bilatzen jakitea %40
3.saioa %20
1.jarduera: Arreta mantentzea eta parte hartzea %20
Ebaluazio hau jarraia izango da eta behaketaren bidez egingo da. Guztietan partehartze eta interesa ebaluatuko da.
Nahi izanez gero, gaia bukatutzat emateko, egin dugun galdetegia azterketa bat bezala erabili daiteke.
EGILEAK: Jair Del Olmo, Alazne Otegi, Jaione Rebollo

Ebaluazioan % jartzearekin ez da errubrika bta egiten. Zehatzagoa izan behar da. Zer da parte hartzea? etengabe hitz egiten egotea? erantzunak bilatzerakoan kopiatzea balio du?.... ez dago batere argi
ResponderEliminarIkasleek modu pasiboan daude... ez dute ekoizpenik egiten... nekez izango dute ikaskuntza esanguratsua.