martes, 18 de mayo de 2010

Gaueko beldurrak

Hona hemen Pixton-en bidez buruturiko komikia. Komikia baliabide desberdin eta entretenigarria da umeei gai berriak ailegatarazteko, funtzio desberdinen artean umeak entretenitzea eta ondo pasatzea helburu duelako irudiak nagusi izanda. Eredu bezala guk burutu dugun komikian haurrek gauarekiko duten beldurra hartu dugu oinarritzat. Ume asko gau erdian esnatzen dira ikaraturik, amets gaiztoak direla eta edota logelako atearen beste aldean zer egongo ote den pentsatzean. Horregatik, era dibertigarri batean aurkeztu nahi izan dugu gaia eta neskato bat hartu dugu pertsonaitzat, gau erdian txisagura dela eta lo egin ezinik, komunera joateko estutasunean agertzen zaiguna. Pasilora irtendakoan imajinazioak hartzen du protagonismoa eta piztiak agertzen zaizkio bidean barrena. Azkenean bere helmugara iritsi eta komunetik pasa ostean beldur guztiak baztertzen ditu eta logelara bueltatzen da lo gozoan jarraitzeko asmotan.





Hona hemen pixton komiki bat egiteko jarraitu beharreko urratsak irakatsiko dizkigun tutoriala:


unvc on livestream.com. Broadcast Live Free

No hay comentarios:

Publicar un comentario