lunes, 21 de junio de 2010

Scratch, ping pong

Scratch programaketa bat egiteko baliabidea dugu. Kode berezien bidez sortzen dira programak, puzzle baten antzera lotuko ditugu gure piezak nahi dugun objektuari aginduak emanez hauek bete ditzan. Nahiz eta gure kasuan jolas bat programatu dugun, ping pong-a, oso erabilgarria iruditzen zaigu klasean erabiltzeko. Demagun matematika klasean gaudela eta umeek batuketak ikasi dituztela, kasu horretan programazio bat egin dezakegu non animalia bat agertzen den eta beste bi gehitzen zaizkion, beraz zenbat animalia egongo dira? 1+2=3 Emaitza egokia izanez, umeak hurrengo ariketa bat burutuko du eta kontrako kasuan berriro galdetuko zaio emaitzagatik. Azkenik sari bezala jolas bat sartu dezakegu ariketa guztiak ondo betetzen dituenean helmuga bezala finkatuko duguna.

Hona hemen guk sortu dugun Scratch proiektua:

Lehenengo jokalaria ( eskuinekoa)gezien bidez mugituko da hau da gora eta behera eta bigarrena w eta s hizkien bidez egingo du gora eta behera!


Scratch Project


Scratch sinple bat nola sortu dezakegun ikasiko dugu jarraian, hona hemen bere tutoriala, noski lehenengoz programa jaitsi beharko dugu, doakoa da eta link honen bidez egin ahal izango dugu: http://scratch.mit.edu/




unvc on livestream.com. Broadcast Live Free

1 comentario: